Sanfilippo Sindromearen Euskal Elkartearen aldeko gala

Eguna: 
La, 2019/01/12
Ordua: 
Bi emanaldi egingo dira: bata 18:00etan eta bestea 20:30ean.
Tokia: 
Amurrio Antzokia
Prezioa: 
Sarreren prezioa 8 €
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Urtarrilaren 12an ongintzako gala bat egingo da Amurrio Antzokian, Sanfilippo Sindromearen Euskal Elkartearen alde

Nuria & Raquel dantza-estudioak ongintzako gala bat antolatu du urtarrilaren 12an, Amurrio Antzokian, Sanfilippo Sindromearen Euskal Elkartearen alde. Bi emanaldi egingo dira: bata 18:00etan eta bestea 20:30ean. Sarreren prezioa 8 €-koa izango da. Euskal elkarte hori duela hiru urte sortu zen, bi helburu hauekin: batetik, funtsak biltzea Sanfilippo sindromeak jotako euskal haurren terapiak ordaintzeko; bestetik, ikerketa sustatzeko eta herritarrengan gaixotasun horrekiko kontzientzia sortzeko. Sanfilippo sindromea gaixotasun arraro bat da, eta Haurren Alzheimer ere deitzen zaio.