Oharrak

Amurrioko Udalak ahal beste lan egin nahi du Hodeien alde, ataxia telangiectasia izeneko endekapenezko gaixotasun arraro bat duen udalerriko haurra. Horretarako, Udalbatzak plastikozko tapoien bilketa bultzatu nahi du. Ohiko bilketa puntuei beste lau puntu berri gehitu zaizkie: La Casona, Kultur Etxea, Bañueta Kiroldegia eta Nagusi Etxea. Udaletxearen parte-hartzeaz gain, Amurrioko herritarrei ere tapoi bilketarako laguntza eskatzen zaie, honela Hodei txikiak behar duen tratamendua errazten lagundu ahal izateko.

2018ko abenduaren 1etik 2019ko urtarrilaren 31ra bitartean kobratuko dira ibien okupazio‑tasari dagozkion 2018ko ordainagiriak (aparkaleku-erreserba).

Ordainketa helbideratu gabe duten zergapekoek Laboral Kutxaren bulegoetan ordaindu ditzakete zergak (Mendiko kalea 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era, epe horretan.

Epea bukatzen denean, premiamendu bidezko betearazte-prozedura administratiboa abiatuko da, ordaindu ez diren kuotak kobratzeko; horiei % 20 arte gehituko zaie.

 

 Azaroaren 26an, ur-hornidura zerbitzua emateagatiko eta estolderia-zerbitzuagatiko tasen ordainagiriak kobratuko dira, 2018ko 3. hiruhilekoari dagozkionak, Amurrion, Larrinben eta Lekamañan. Ordainketa helbideratuta ez duten zergapekoek Caixabanken bulegoetan ordaindu ahal izango dute (Elexondo kalea, 21), astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan adierazitako epean

Abenduaren 7rako autobus zerbitzua antolatu da Durangoko Liburu Diska Azokara joateko. Amurriotik Telefonica ondotik irtengo dira 10:00etan. Durangotik itzultzeko bi ordu daude, bata 21:00etan eta bestea 02:30ean. Prezioa 7 eurokoa da. Txartelak Kultur Etxean erosi ahal dira.

Azaroaren 30ra arte izena eman ahalko da abenduaren 21ko Gabonetako Azokan parte hartzeko; berrogeita bi postu egongo dira, eta baserriko produktuak eta eskuz egindakoak salduko dira.

Ireki da Amurrioko erabilera publikoko mendietan larreen aprobetxamendua eskatzeko epea. Oraindik izapidea egin ez duten eta 2019an Amurrioko erabilera publikoko mendietako larreak erabili nahi dituzten abeltzainek dagokion eskaera aurkeztu beharko diote Amurrioko Udalari. Epea azaroaren 16ra arte egongo da irekita, 09:00-14:00 ordutegian.

Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Sailean (udaletxeko 3. solairuan) eskaera-ereduak daude eskuragarri, interesdunek 2019 ekitaldirako Amurrioko erabilera publikoko mendietako larreen aprobetxamendua eska dezaten.

Juan de Aranoa Udal Arte Eskolak 2018-2019 ikasturtea hasi du. Hala ere, oraindik zenbait toki daude pintura- eta artisautza-ikastaro batzuetan, eta posible da oraindik ere horietan izena ematea. Hauek eskaintzen dituzte: heldu eta haurrentzako pintura-eskolak, ehoziri eta kakorratz-eskolak, errusiar portzelana, egur-zizelkatze artistikoa, marketeria, saskigintza, zeramika eta moldatzea, larru artistikoa eta larrukigintza, patchwork, joskintza, eta soinekogintza. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo Kultur Etxera (telefono-zenbakia: 945891450) edo udaletxeko lehen solairuan dagoen Udaleko Kultur Sailera (telefono-zenbakia: 945891161).

Baranbioko Administrazio Batzordeak Garrastatxuko txosnaren kudeaketa enkantean jarriko du datorren abenduan. Baldintzei buruz gehiago jakiteko, interesdunek 606931091 telefono-zenbakira dei dezakete.

Amurrion herritar guztientzako bilera bat deitu da  2019ko jaiak prestatzeko. Bilkura azaroaren 5ean egingo da, 18:30ean, Kultur Etxean.

Amurrion herritar guztientzako bilera bat deitu da  2019ko inauteriak prestatzeko. Bilkura azaroaren 5ean egingo da, 17:30ean, Kultur Etxean.

Orriak