Nagusik txango bat antolatu du Bilboko itsasadarretik

Ekainaren 25ean, Nagusik txango bat antolatu du Bilboko itsasadarrean. Goizeko 10:00etan trena hartuko da Amurrion, eta 11:00etan hasiko da bi orduko ibilbide gidatua itsasadarretik. Plaza-kopurua mugatua da (70). Irteeraren prezioa pertsona bakoitzeko 10 euro da, gehi Bilbora joateko tren txartelaren prezioa. Izena emateko epea ekainaren 11n hasiko da, Nagusin, astearte eta ostiral arratsaldeetan.