Ur eta Estolderia Tasak, Amurrion, Larrinben eta Lekamañan

 Azaroaren 26an, ur-hornidura zerbitzua emateagatiko eta estolderia-zerbitzuagatiko tasen ordainagiriak kobratuko dira, 2018ko 3. hiruhilekoari dagozkionak, Amurrion, Larrinben eta Lekamañan. Ordainketa helbideratuta ez duten zergapekoek Caixabanken bulegoetan ordaindu ahal izango dute (Elexondo kalea, 21), astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan adierazitako epean