Bisita gidatuak
Goikomendi - Kuxkumendi
![]() |
![]() |
Goikomendi Kuxkumendi natur parkea bereziki babestua dagoen antzinako baso eremua da. 46,7 hektarea ditu eta lehengoratuta eta egokituta dago, natura bera eta giza jarduerak hobeto ezagutzea sustatzeko. Kilometro eta erdiko ibilbide bat du, eta aukera ematen digu giza jarduerak ezagutzeko, ikaztegi bat ikusteko (bere tresna eta guzti), erlauntzak… Gabonetan, inguruko haurrak Olentzeroren etxera hurbiltzen dira, eta han, Olentzerok eta bere laguntzaileek haurren gutunak jasotzen dituzte opari eskaerekin.
Kuxkumendi inguru naturala da eta gailurrean behatoki bat du. Hortik, Gorobel mendilerroa, Gorbeia, Enkarterri eta abar ikus daitezke. Bi kilometroko ibilbide bat du, eta hainbat zuhaitz masa autoktono eta exotikotatik igarotzen da.
Ingurumen hezkuntzako programak
Ingurumen hezkuntzako programak asteartetik ostiralera egingo dira, 10:00etatik 14:00etara.
EGITARAUA |
ZIKLOA |
DENBORA |
PREZIOA PERTSONA BAKOITZEKO |
Gure lurraren altxorrak |
LHko 2. zikloa |
3 1/2 |
3 € |
Parkea ikuspegiekin |
LHko 2. zikloa |
3 1/2 |
3 € |
Deskargatu ingurumen hezkuntzako programaren katalogoa
Informazioa eta erreserbak
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita gidatuak kontratatzeko edo hezkuntza jardueretarako, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono zenbaki hauetara deituta: 945 891 161 // 619 777 638
Hala nahi izanez gero, informazio gehiago eskatu ahal izango duzu turismo bulegoan: 945 393 704
Gogoratu parkeraino ibilgailuarekin sartzeko, baimena eskatu behar zaiola Amurrioko Udalari, 636 469 288 telefono zenbakira deituta.
Horri buruzko dokumentuak:
Parkearen katalogoa
Aresketamendi
![]() |
![]() |
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN PARKEA
Energia berriztagarrien Aresketamendi parkea, aireari, eguzkiari, eta biomasari eskainita dago, 26 energia-gailuri esker. Bertan, haurrek zein helduek euren kasa probatu eta egiazta dezakete tresna horien funtzionamendua.
Amurrio udalerriak, iraunkortasunaren alde eginiko apustu irmoa dela eta, "Aresketamendi" mendixkaren inguruko zati bat eraldatu eta modu didaktiko eta ludiko batean eguzkiari, urari, haizeari eta biomasari lotutako energia berriztagarriak transmititzeko gune bihurtu du.
Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko gune batean dago, eta bertan forma espirala duen ia 1 km-ko egurrezko igarobide batek parkeko gune desberdinetara eramaten gaitu. Horietan, gailu ugari, parte hartzeko hainbat tramankulu, maketak eta panelak aurkituko ditugu, guztiak ere ura, haizea, eguzkia, lurra eta pareko energia iturriekin lotutakoak, horiek transmititzen baitizkigute garapen iraunkorrak defendatzen dituen printzipio energetikoak.
Ingurumen hezkuntzako programak
Ikastetxeentzako hainbat hezkuntza programa daude ziklo desberdinentzat eta hainbat gairi buruzkoak, irakasleei eta ikasleei egokitutako era askotako material didaktikoa eta guzti.
Ingurumen hezkuntzako programak asteartetik ostiralera egingo dira, 10:00etatik 14:00etara.
Deskargatu ingurumen hezkuntzari buruzko programaren katalogoa.
Informazioa eta erreserbak
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita gidatuak kontratatzeko edo hezkuntza jardueretarako, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono zenbaki hauetara deituta: 945 891 161 // 619 777 638
Hala nahi izanez gero, informazio gehiago eskatu ahal izango duzu turismo bulegoan: 945 393 704
Gogoratu parkeraino ibilgailuarekin sartzeko, baimena eskatu behar zaiola Amurrioko Udalari, 636 469 288 telefono zenbakira deituta.