“La mujer verde” izango da Aiaraldeako irakurketa-klub feministaren hurrengo protagonista martxoaren 13an

12 Martxoa 2019

Amurrion aurrera doaz Aiaraldeako irakurketa-klub feministaren saioak, Udal Liburutegian ospatzen direnak.

Hurrengo saioa martxoaren 13an izango da, 17:45etik 19:45era, gaztelaniaz. Protagonista Arnaldur Indridasonen “La mujer verde” liburua izango da. Klubean parte hartu nahi duten pertsonek liburua topa dezakete udal-instalazioan bertan. Hurrengo hitzorduak apirilaren 8an (Dulce Chacónen “La voz dormida” liburua) eta maiatzaren 8an (Ángeles Casoren “Contra el viento” liburua) izango dira. Ekimen hau Aiarako Kuadrillaren jardueren testuinguruan kokatzen da, eta, zehazki, Arabako emakumeen berdintasun eta ahalduntzearen aldeko eskolaren esparruan. Jarduerak udazkenean hasi ziren, Laia eskolaren programa zabal batekin.