29.837 euroan esleitu dira Amurrioko AEKren garai bateko ikasgelak eraisteko eta haurrentzako jokoak instalatzeko lanak

10 Urria 2017

Lanok 2017-18ko aurrekontu parte-hartzaileen programaren barruan hautatu dituzte.

Amurrioko Udalak 29.837,15 euroan esleitu dizkio AEK euskaltegiaren garai bateko ikasgelak eraisteko lanak Asfaltados y Construcciones Morga SLri (ikasgelak Amurrioko Mendiko kaleko 15. zenbakian daude, Lucas Rey Ikastetxe Publikoaren eremuan). Obraren bidez, eraikin eta instalazio guztiak orube horretako 0 kotaraino eraitsiko dira, ondoren partzela urbanizatzeko eta haurrentzako jokoak instalatzeko. Era berean, udal-erakundeak Iberdrolaren aurrean izapidetu ditu behe-tentsioko aireko linea desmuntatzeko lanak. Obra hau 2017-18ko AmurriokoEkin aurrekontu parte-hartzaileen programaren barruan hautatu dute.

.