Amurrio hiriko XI. Gabon Kanta Erronda

3 Abendua 2018

villancicos

OINARRIAK

1.- Erronda Amurrion burutuko da 2018ko Abenduaren 23an, igandea, arratsaldeko 6etatik aurrera.

2.- Koroa 8 pertsonak gutxienez osatu beharko du, bozek eta musika tresnek parte har dezaketelarik.

3.- Parte-hartzeko kategoriak:

A Kategoria: Koral musikari ekiten dioten ohiko koroek.

B Kategoria: Koral musikari ekiten ez dioten lagun taldeek.

Koro bakoitzak bietako kategoria batean baino ez du parte hartuko.

4.- Kanta egiteko hiru leku dago. Koroek hirutan egingo dute kanta: 1.- Kultur Etxearen aurrean, 2.- Guk pasealekuan, 3.- Larrinaga kaleko oinezko gunea. Koro bakoitzak bi gabon kanta, behintzat, kantatuko ditu hiru leku hauetan.

5.- Derrigorrezko gabon kantak Kultur Etxearen aurrean kantatuko dira eta honako hauek izango dira: A kategoria: “Orra Mari Domingieta B kategoria: Mendi aldetik datoz. Talde bakoitzak aukeratutako beste gabon kanta bat, behintzat, kantatuko du . Derrigorrez gabon kantez gain, koroek beste gabon-kanta batzuk kanta ditzakete edozein lekutan, derrigorrezko lekuez aparte.

6.- Honako sariak banatuko dira:

A Kategoria                                             B Kategoria

1º.- 400 euro.                                          1º.- 300 euro.

2º.- 250 euro.                                          2º.- 200 euro.

3º.- 150 euro.                                          3º.- 100 euro.

7.- Oinarrietan ezarritako betebeharrak betetzen dituen koro bakoitzak 50 euroko dieta jasoko du. Sarietako bat lortzekotan ez da egongo dieta jasotzerik.

8.- Gabon Kanta Lehiaketarako izen ematea dohainik da eta Amurrioko Kultur Etxean (tflnoa.: 945891450) egingo da, azaroaren 19tik abenduaren 14ra. Izen ematearen epea bukatu eta gero, koro bakoitzari adieraziko zaio parte hartzeko leku eta orduak.