Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin egingo du bat irailaren 16tik 22ra

12 Iraila 2019

Amurriok bat egingo du aurten Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin, modu seguruan oinez ibiltzea eta pedalei eragitea zentratuta dagoen “Egin oinez gurekin!” goiburuarekin, irailaren 16tik 22ra aurrera eramango diren zenbait jarduerarekin. Programatutako jarduerak udalerriko kirol taldeen eta ikastetxeen artean egingo dira. Horrez gain, irailaren 16rako, herritar guztiei zuzendutako pasealdi osasungarria programatu da, Juan Urrutia plazatik abiatuta, arratsaldeko 18:00etan.

Europa mailako ekimenaren helburua, hiriei garraio jasangarri neurriak sartzera eta sustatzera eta herritarrei, automobilaren erabileraren aurreko alternatibak probatzera gonbidatzea da.  Horretarako, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen eta kirol taldeen artean, ikastetxeetara eta kirol jardueretara bizikletaz eta oinez joatea sustatuko da, eta herritarrek identifikatzeko txaleko bat jasoko dute.  

Horrez gain, lehen hezkuntzako seigarren mailako Amurrioko ikasleek bide segurtasunari buruzko hitzaldiak jasoko dituzte. Ikasleak eurak izango dira udalerrian mugitzeko zailtasunak jartzen dituzten zibikoak ez diren portaerei zehapen sinbolikoak jartzearen arduradunak, txarto aparkatuta dauden ibilgailuak edo okupatuta dauden espaloiak, besteak beste.