Amurrioko Udalak joan den urtarrilaren 6an Lezamako administrazio batzarrean izandako gertakariak gaitzesten ditu

8 Urtarrila 2019

Joan den urtarrilaren 6an, etxebizitza batek su armaz batez jasandako erasoa dela eta gaur goizean elkartu den Amurrioko Udaleko Bozeramale Batzak (EAJ/PNV, EH-Bildu, Orain Amurrio, Partido Socialista, Partido Popular eta Guk Bai), hau adierazten du:

-   Goitik behera gaitzesten ditu izandako gertakariak, eta erabateko laguntza eta elkartasuna erakusten dio gertakaria jasan zuen etxebizitzan bizi den familiari.

 

-    Horrelako ekintzak guztiz onartezinak dira gure udalerrian, errespetuan eta bakean oinarritutako giroa bilatzen dugulako. Gure ardura erakutsi nahi dugu herritarren arteko bizikidetzaren kontra doazen eta horrelako ekintzak eragin ditzaketen indarkeriazko ekintzen eta mezuen aurrean.

 

-    Askatasun publikoen edo/eta politikoen esparrutik kanpo egon daitekeen edozein ekintzak gure erabateko gaitzespena jasoko du.

 

-    Gertakariei buruzko ikerketaren ardura duten pertsonei, horiek ebazteko eta arduradunak identifikatzeko eskatzen diegu, beraien ekintzen erantzukizuna ordain dezaten.

 

-    Udalak deialdia egiten die Amurrioko biztanleei, gertatutakoa salatzeko gaur arratsaldeko 18:00etan Juan Urrutia plazan deitu den 15 minutuko elkarretaratzera joan daitezen.