Amurrioko Udalak merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa jarri du martxan

11 Iraila 2019

Amurrioko Udalak eremu guztietan euskara bultzatzea bilatzen du. Hori dela eta, AEKrekin batera, merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonei zuzendutako oinarrizko euskara ikastaroa jarri du martxan, eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedez. Prestakuntza horren bitartez, partaideek zenbait esamolde eta adierazpide ikasiko dituzte, bezeroengana zuzentzeko, hizkuntzaren erabateko kontrola izan behar gabe.

Udalak finantzatuko duen ikastaroak 17 orduko iraupena izango du, eta urriaren 14tik azaroaren 20ra luzatuko da, astean bi egunez, izena ematen duten pertsonen ordutegi aldeko prestasunaren arabera zehaztu beharreko ordubete eta erdiko saioetan. Urriaren 7ra arte eman ahal izango da izena, 662303756 telefono zenbakira deituz edo irabazieuskararekin@gmail.com helbidera mezu elektronikoa bidaliz.