Amurrioko Udalak zuzenean ezagutu du Vicente Ferrer erakundeak Indian gauzatzen duen proiektua

29 Azaroa 2018

Amurrioko alkate Josune Irabienek eta Berdintasuneko zinegotzi Estibaliz Sasiainek, Vicente Ferrer GKEarekin lan egiten duten beste euskal eragile batzuekin batera, duela bi aste bisitatu zuten Indiako Anantapurreko barrutia. Bertan, Vicente Ferrer GKEak Bommanahalkomunitatearen bizi-baldintzak hobetzeko proiektua garatzen du, etxebizitza duinak eraikitzearen bidez, eta Udala erakundearekin lankidetzan ari da. Han zeudela, aukera izan zuten azken hilabeteetan eraikitako etxebizitzak inauguratzeko.

Amurrioko Udalak Vicente Ferrer GKEaren proposamenak babestu izan ditu urteetan zehar; zehazki, 2008tik 2013ra modu jarraituan, eta hiru urteko geldialdiaren ondoren, 2016tik aurrera berriro ere. Horretarako, 2016an hitzarmen bat sinatu zuten “Oinarrizko saneamendua duten 74 emakumerentzako eta euren familientzako etxebizitza duinak, Shaiksanipalli eta Bethapalli landa erkidegoetan, Anantapurreko barrutian” proiektua finantzatzeko.

Bisitan horretan, egiaztatu ahal izan zuten Bommanahal landa komunitaterako oinarrizko saneamendua duten etxebizitzen eraikuntzan aurrera egin dela. Etxebizitza horiek 39 emakume eta 1 gizonen jabetzakoak izango dira, eta Amurrioko Udalak 20.000 eurokorekin babestu du egitasmoa. Proiektu horrek Udalarentzat ezinbestekoak diren bi helburu uztartzen ditu: garapen soziala eta emakumeen ahalduntzea.

“Indiara egindako bidaia oso aberasgarria izan da. Estibaliz Sasiain eta ni oso ilusionatuta itzuli gara, ikusi ditugun emaitzengatik. Gainera, bertako jendea oso esker-onekoa da eta ikusi ahal izan dugu proiektu oso integratzailea dela; komunitateko kideek elkarri laguntzen diote, bakoitzaren kasta bazter utzita. Vicente Ferrer GKEak sustatzen dituen proiektu hau bezalakoetan laguntzea ezinbestekoa da, laguntza handia behar duen jendeaz ari baikara. Guretzat diru gutxi denarekin, Indian etxebizitzak eraiki daitezke”, azaldu du Amurrioko alkate Josune Irabienek.

Indiako bidaiak, halaber, balioko du Bommanahal komunitateko kideen bizi-baldintzak hobeto ezagutzeko. Horretarako, Vicente Ferrer GKEko Euskadiko eta Kantabriako arduradun Xabier Oruetak hitzaldi bat eskainiko du hurrengo hilabeteetan Amurrion.