GABONETAKO HAUR PARKEAN HAURRENTZAKO JOKOAK ETA ATRAKZIOAK EGONGO DIRA URTARRILAREN 2TIK 5ERA BITARTEAN, BAÑUETA KIROLDEGIAN

22 Abendua 2014

Gabonetako Haur Parkea Bañueta kiroldegian instalatuko da urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean, eta Amurrioko Udalak antolatuko du. GHPa irekita egongo da 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Dena den, urtarrilaren 5ean goizez zabalduko da soilik.

Jarduerak hamalau urtetik beherako adingabeentzat dira, eta aisia, dibertsioa eta parte-hartzea dituzte xede. Zenbati arlotan banatuko dira adingabeen adinaren arabera, eta hauek guztiak izango dituzte: ludoteka, puzgarriak eta tailerrak, ohe elastikoak, rokodromoa, abentura-zubia, abordatze-sarea, Wii joko-pantailak, autoen simulagailuak, eta zirku-tailer berezia, arte eszenikoetako profesionalak eta guzti. Gainera, berritasun gisa, izotz-rokodromoa jarriko da. Urtarrilaren 4an, Óliver magoak Bidaia magikoa munduan zehar ikuskizuna egingo du 20:00etan. Amurrio Racing Slot, Meyiro Sport, Gurutze Gorria eta Gazteleku Gurea arituko dira laguntzaile gisa, eta haurrentzako jarduerak egingo dituzte.