Giza eskubideen erakusketa

11 Martxoa 2019

Martxoaren 11tik 25era bitartean “Vivir defendiendo derechos. 20 relatos gráficos por la defensa de los derechos humanos” erakusketa bisitatu ahal izango da Amurrioko Bañueta Kiroldegian. Erakusketa hogeita hamabost argazkik osatzen dute. Mundu Bat eta Amurrioko SHEDaren Lagunak elkarteen ekimena da, Bake Ekimenen testuinguruan. Gainera, martxoaren 22an (ostirala) 18:30etik aurrera “La Paz Insurrecta” dokumentala proiektatuko da Amurrioko Kultur Etxean, Unai Aranzadi kazetari eta dokumentalistaren eskutik. Ondoren, hitzaldia egongo da Bachué kolektiboko Mario Humberto Calixtorekin.