Ireki da 2019rako Taxi Bonurako laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

11 Urtarrila 2019

Ireki da mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako 2019 ekitaldiko laguntzen deialdi publikoa, taxia garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko (Taxi Bonua delakoa). Amurrion, eskabidea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan izapidetu daiteke. Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2019 ekitaldian garraiobide gisa taxi‑zerbitzua erabiltzeagatik eginikoak dira. Laguntzak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen ditu. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31ra arte egongo da irekita. Taxi Bonuari buruzko beste alderdi batzuen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero (esaterako, laguntza eskatzeko betekizunak), Amurrioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo daiteke.