Saratxo auzoko San Nikolas Barikoaren festak musikaz lagundutako herri-barbakoa batekin hasiko dira

30 Azaroa 2018

Azaroaren 30ean hasiko dira San Nikolas Barikoaren omenezko festak, eta, Saratxon, musikaz lagundutako herri-barbakoa batekin hasiko dira, 22:00etatik aurrera. Aurreikusitako beste ekitaldi batzuk, mus-txapelketa, herri-bazkaria, mendi-martxa, musika-emanaldiak, eta bukatzeko, su-festa. Saskiaren zozketan (abenduaren 6an zozkatuko da) eta mendi-martxan bildutako dirua AEFAT elkartearentzat izango da, ataxia telangiectasia gaixotasuna ikertzeko proiektuak finantzatzeko.

2018ko SARATXOKO FESTAK

Azaroaren 30ean, ostirala

• 22:00: Musikaz lagundutako herri-barbakoa.

Abenduaren 1ean, larunbata

• 17:30: Mus-txapelketa, Saratxoko eskola zaharrean. Izen-ematea: Dani Berria (945891367) edo txapelketa hasi baino ordubete lehenago. Prezioa: 20 €/bikoteko; gehienez, 32 bikote.

Sariak:

- Txapeldunak: bildutako diruaren % 60.

- Txapeldunordeak: bildutako diruaren % 40.

- 3. postua: bi ardo-botila.

- 4. postua: Bi cava-botila.

Abenduaren 2an, igandea

• 09:00: XVI. Mendi Martxa.

Abenduaren 6an, osteguna

• 12:00: San Nikolas Barikoaren omenezko meza kantatua.

• 12:40: Oilarrak abesbatzaren kontzertua.

Abenduaren 7an, ostirala

• 13:30: Hildakoen omenezko meza.

• 14:30: Herri-bazkaria.

• 18:00: Erromeria eta karaokea.

• 20:00: Su-festa.