UDALETXEAN IZAPIDETU DAITEZKE ARABAKO FORU ALDUNDIRAKO ETA EUSKO JAURLARITZARAKO AGIRIAK

13 Urtarrila 2015

Gogorarazi nahi da Amurrioko Udaletxean izapidetu daitezkeela Arabako Foru Aldundirako eta Eusko Jaurlaritzarako agiriak. Halatan, bi herri-administrazioekin sinaturiko hitzarmenei esker, leihatila-zerbitzu bakarra eskaintzen da, agirien erregistroari dagokionez. Hortaz, Amurrioko herritarrek agiriak izapidetu ahal izango dituzte, udalerritik mugitu behar izan gabe. Azken batez, Amurrioko Udal Erregistroan aurkez daiteke Arabako Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako sailetarako edozein eskabide, idatzi edo jakinarazpen. Halaber, alderantziz, azken euskal erakunde horietan Amurrioko Udalarentzako agiriak erregistratu ahal izango dira.

Agiriak erregistratu eta berrogeita zortzi ordura igortzen dira administrazio jasotzailearen Erregistro Orokorrera.

Agiriak bide egokienen bidez igorriko da, albait arinen jasotzeko, eta, ahal dela, beti erabiliko dira teknika edo baliabide elektroniko, informatiko edo telematiko egokienak.

Ekimen horren bidez, Amurrioko Udalak lortu nahi du herritarrei agiriak erregistratzeko egin beharreko joan-etorrietako denbora eta dirua aurrezaraztea, eta herri-administrazioekiko komunikazioa erraztea.

Trafikoa

Izapideak errazteko ildo berean, Amurrion erroldatutako edozeinek udaletxean bertan izapidetu ahalko du helbide-aldaketa Trafiko Zuzendaritzaren agirietan (gidabaimena eta ibilgailuaren zirkulazio-baimena)

Horretarako, “Helbidea aldatzeko eskabidea” bete, eta, hala badagokio, ibilgailuaren zirkulazio-baimena erantsi eta Estatistika eta Errolda udal-sailean aurkeztu beharko dira.